viernes, 18 de noviembre de 2011

Cabarceno parke naturala

Oraingoan, Cabarceno parke naturalera joatea proposatzen dizuet. Hau, Cantabrian kokatzen da. Parke natural honetan, hainbat animali ikusten dira eta umeentzako oso dibertigarria gerta liteke. Esan ahal dudan gauza txar bakarra hau da: parkea nahiko handia denez, umeekin joateko, autoz joatea ezinbestekoa da eta jende asko badago oso zaila izaten da aparkalekua aurkitzea.
Hauek dira prezioak asteburuetan:
  • Helduak: 20,50 € 
  • Umeak (6-12 urte bitartekoak): 12,20 € 

viernes, 11 de noviembre de 2011

Jogurt izozkia

Gaur, umeekin egiteko errezeta bat erakutziko dizuet.


Jogurt izozkia


Osagaiak:
- Jogurt naturala (katilu erdia).
- Edozein fruitu zukua (katilu erdia).
- Fruta (katilu erdia).
- Izozki makiltxoak.


Prestaketa:
1.- Osagai guztiak hartu eta likuadora batean ondo nahasi.
2.- Molde edo edalontzietan ipini, bakoitzean makiltxo bat jarriz.
3.- Izozkailuan gorde eta izozten utzi.
4.- Guztiz izoztutak daudenean, disfrutatu jaten zuen umeekin.



Haurrari lehenengo hortzak atera zaizkionean, gauzak hartu eta ahora sartzen ditu. Horregatik, elikagaiekin esperimentatzeko une aproposa izango litzateke. Hau egiten, bultzatzen dugu ekintza hau modu autonomo batean egitera eta horrela, gutxien gustatzen zaizkien jakiak jango dituzte. 
Gainera, ideia ona izan daiteke gutxien gustatzen zaizkien jakiak prestatzeko gonbitea egitea; adibidez, frutak, berdurak edo arraina. Oso ongi pasatuko dute eta gainera horiek jango dituzte.



qrcode

viernes, 4 de noviembre de 2011

Futbol baloia

Hona hemen eskulan bat, oraingoan, futbol baloi bat nola egin dezakegun ikusiko dugu powerpoint honen bidez:



Saia zaitezte eskulan hau zuen umeekin egiten, horrela, haien garapen psikomotorea aurrera joango da eta gero haiek bakarrik egingo dituzte.

Umeen hezkuntzan parte hartu!



qrcode

jueves, 3 de noviembre de 2011

Itsasargia (Gorliz)

Hemen uzten dizuet umeekin egiteko interesgarria den txango bat.

Ibilbidea Gorlizen hasten da, hondartza ondoan dagoen parking batean. Puntu hori azpian markatuta dagoena da.
Gero hondartza alboan dagoen bidetik joan behar zarete eta amaitzen den lekuan eskuinera biratu. Hor ikusiko duzue non hasten da itsasargira joaten den bidea.
Guztira 6 km dira joaten eta bueltatzen bazarete; baina pena merezi duen ibilbide bat da non argazki asko atera ditzakezue.
Gozatu bistetaz!




Gainera, ibilbide hau eginez, umeek energia asko galtzen dute eta honek haien garapenerako onuragarria da. Beste aldetik, gauen berehala geratuko dira lo eta horrela gurasoek haientzako denbora librea izango dute. 

Aprobetxatu txango hau! 



qrcode

viernes, 28 de octubre de 2011

Sopuerta abentura

Sopuerta abentura, Sopuertan kokatutako enpresa bat da;hor, abentura jolastoki bat dago. Horregatik, umeekin egiteko aktibitate oso ona da eta gainera nahiko merkea. 
Umeek denbora oso dibertigarria pasatuko dute eta gainera, naturan. 
Erreserbak egiteko: 

Telefonoa: 94 610 40 51 / 663 805 609

Hona hemen argazki batzuk: 








































Umeekin aktibitateak egitea, oso onuragarria da. Gainera, guraso eta umeen erlazioa hobetuz doa. Baina, ezinbestekoa da haien nahi dituzten aktibitateak programatzea; beti ere, gurasoen onarpenarekin. 
Hala ere, badakit oso zaila dela hauek prestatzea eta errazagoa dela etxean geratzea telebista ikusten. 

Baina saia zaitezte eta zuen umeen garapenean parte hartu! 




qrcode

viernes, 21 de octubre de 2011

Euskararen etxea


Euskararen etxea, Bilboko San Ignazio auzoan dago kokatuta. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago, bertan, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakusten dira.
Horregatik, umeekin joateko aukera ona izango lirateke.

Taldeentzako bisita gidatuak egiten dira aurretik deitzen bada.

Hemen uzten dizuet helbidea eta telefono zenbakia:

94 405 23 83


Azkenik, Euskara etxeari buruzko gauza gehiago kontatuko dizuet.
2004ko abenduaren 3tik Euskararen Etxeko ateak zabalik daude euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat.
Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana dezakegu. Alde batetik, azken bi solairuek gunea osotzen dute euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko. Gauzak hala, hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
Beste alde batetik, lehenengo bi solairuek gunea osotzen dute euskararekin zerikusia duten erabilera eta jarduerei aurre egiteko. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago.
Honen asmoa, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea da.



qrcode