viernes, 18 de noviembre de 2011

Cabarceno parke naturala

Oraingoan, Cabarceno parke naturalera joatea proposatzen dizuet. Hau, Cantabrian kokatzen da. Parke natural honetan, hainbat animali ikusten dira eta umeentzako oso dibertigarria gerta liteke. Esan ahal dudan gauza txar bakarra hau da: parkea nahiko handia denez, umeekin joateko, autoz joatea ezinbestekoa da eta jende asko badago oso zaila izaten da aparkalekua aurkitzea.
Hauek dira prezioak asteburuetan:
  • Helduak: 20,50 € 
  • Umeak (6-12 urte bitartekoak): 12,20 € 
Prezio hauetaz aparte, beste batzuk daude taldeentzako eta txartel berezi bat beherapenak izateko. Gainera ordutegi ezberdinak daude. Informazio gehiago eskuratzeko web orri honetan sartu:






Guztiok dakigunez, oso garrantzitsua da umeei natura eta animaliekiko maitasuna eta errespetua transmititzea. Horrela, hauek zaintzen laguntzen dugu. Horregatik, oso garrantzitsua da haiekin parke naturaletara joatea, haiek kontziente izateko nola zaindu behar dugun gure fauna eta flora.


Zuen umeekin joan eta gozatu naturaz eta animalietaz!


qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario