Euskararen etxea, Bilboko San Ignazio auzoan dago kokatuta. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago, bertan, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakusten dira.
Horregatik, umeekin joateko aukera ona izango lirateke.
Taldeentzako bisita gidatuak egiten dira aurretik deitzen bada.
Hemen uzten dizuet helbidea eta telefono zenbakia:
94 405 23 83
Azkenik, Euskara etxeari buruzko gauza gehiago kontatuko dizuet.
2004ko abenduaren 3tik Euskararen Etxeko ateak zabalik daude euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat.
Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana dezakegu. Alde batetik, azken bi solairuek gunea osotzen dute euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko. Gauzak hala, hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
Beste alde batetik, lehenengo bi solairuek gunea osotzen dute euskararekin zerikusia duten erabilera eta jarduerei aurre egiteko. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago.
Honen asmoa, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario