lunes, 28 de noviembre de 2011

Aisialdia denbora-pasa baino askoz ere gehiago

Ikaskuntza, bizitza osoan zehar luzatzen den prozesu amaigabea da eta prozesu hau bizitzako esparru guztietara zabaltzen da. Gainera, ikastetxeetan, umeek liburu artean igarotzen dituzten orduez gain, etengabe ikasten dihardute bizitzako eremu ezberdinetan. Honekin, gure burua eraikitzen doa, balore eta ezagutza desberdinekin. Etengabeko prozesu honetan, aisialdiak ere garrantzia handia du; baina oraindik, lan asko egin behar dugu.
Izan ere, gizarteak, askotan, eskola eta gurasoen funtzio hezitzailea kolokan jartzen ditu. Eta honek, etorkizuneko helduak izango diren gaurko haurren heziketan eragin zuzena du.
Ezin ahaztu asko direla gaur egun haurrek eskolan igarotzen dituzten orduak, baina, are gehiago dira bertatik kanpo pasatzen dituztenak. Haurrentzat, nagusientzat arnasa hartzea besteko garrantzitsua da jolastea eta baita gazteentzat beraien gustuko ekintzak egiteko espazioez gozatzea ere. Aisiaren bidez tentsioak askatzen ditugulako eta ondorioz, pertsona giza hezteko ezinbesteko esparrua dugu.
Horregatik, aisialdia denbora-pasa hutsa baino askoz ere gehiago denez, beharrezkoa da aisiari berebiziko garrantzia ematea.




qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario