martes, 6 de diciembre de 2011

Jolastu eta gozatu!

Jolasa, berezko ekintza dela esan genezake, behartua ez dena eta ongi pasatzeko helburua duena. Batzuetan, jolasteko, material batzuk erabiltzen ditugu, baina beste askotan, gure irudimena bakarrik. Gainera, umeekin edozertara jolas dezakegu; adibidez, tarta bat egitera edo egunerokotasunean burutzen ditugun ekintza asko eta asko.  
Umeekin egiteko jolas on bat hau izango litzateke: gurasoak haien seme-alabekin ikustea zenbat jostailu dauden etxean eta horietatik zenbat erabiltzen dituzten. Gainera, ariketa hau egin ostean, haurrarekin gehien gustatzen zaion jostailuarekin jolastu dezakezue.
Ez galdu horrelako aukerarik. Zuen seme-alabekin berriro, haurrek bezala gozatzeko.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario