Oraingoan, Cabarceno parke naturalera joatea proposatzen dizuet. Hau, Cantabrian kokatzen da. Parke natural honetan, hainbat animali ikusten dira eta umeentzako oso dibertigarria gerta liteke. Esan ahal dudan gauza txar bakarra hau da: parkea nahiko handia denez, umeekin joateko, autoz joatea ezinbestekoa da eta jende asko badago oso zaila izaten da aparkalekua aurkitzea. Hauek dira prezioak asteburuetan: