martes, 6 de diciembre de 2011

Jolastu eta gozatu!

Jolasa, berezko ekintza dela esan genezake, behartua ez dena eta ongi pasatzeko helburua duena. Batzuetan, jolasteko, material batzuk erabiltzen ditugu, baina beste askotan, gure irudimena bakarrik. Gainera, umeekin edozertara jolas dezakegu; adibidez, tarta bat egitera edo egunerokotasunean burutzen ditugun ekintza asko eta asko.  
Umeekin egiteko jolas on bat hau izango litzateke: gurasoak haien seme-alabekin ikustea zenbat jostailu dauden etxean eta horietatik zenbat erabiltzen dituzten. Gainera, ariketa hau egin ostean, haurrarekin gehien gustatzen zaion jostailuarekin jolastu dezakezue.
Ez galdu horrelako aukerarik. Zuen seme-alabekin berriro, haurrek bezala gozatzeko.



qrcode

lunes, 5 de diciembre de 2011

Haurren elikaduraren garrantzia

Gosaria, egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena da. Gauen zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitk berriro bereganaru behar ditu energiak, egun osoan behar den bezala funtzionatzeko. 
Hala ere, etxe askotan, arazo bihurtzen da. Gurasoek presaka dabiltzate eta ez dute behar den atentzioa prestatzen euren seme-alaben gosariari. Horregatik, gehienak ez dute gosaltzen edo opildegian erositakoa hartzen dute. Hau dela eta, ume askok, elikatze arazoak dituzte.
Nahiz eta gosaria oso garrantzitsua izan, besteak ere garrantzitsuak dira. 
Izan ere, elikadura oso erlazionatuta dago umeen garapenarekin. Ondo elikatuta badaude, ondo garatuta egongo dira. 


Zuen seme-alabekin janaria prestatu! Anima zaitezte eta erakutsiezue nola elikatu behar diren!





qrcode

domingo, 4 de diciembre de 2011

Umeen gabonetako parkea

Aurten, beti bezala, gabonetan ipintzen den umeen parkea ipiniko da; Umeen Gabonetako Parkea hain zuzen ere. Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den.
Beti bezala, joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra arte egongo da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-ren.

Anima zaitezte eta joan zuen seme-alabekin.

Jarraian uzten dizuet aurtengo kartel irabazlea.



qrcode

lunes, 28 de noviembre de 2011

Aisialdia denbora-pasa baino askoz ere gehiago

Ikaskuntza, bizitza osoan zehar luzatzen den prozesu amaigabea da eta prozesu hau bizitzako esparru guztietara zabaltzen da. Gainera, ikastetxeetan, umeek liburu artean igarotzen dituzten orduez gain, etengabe ikasten dihardute bizitzako eremu ezberdinetan. Honekin, gure burua eraikitzen doa, balore eta ezagutza desberdinekin. Etengabeko prozesu honetan, aisialdiak ere garrantzia handia du; baina oraindik, lan asko egin behar dugu.
Izan ere, gizarteak, askotan, eskola eta gurasoen funtzio hezitzailea kolokan jartzen ditu. Eta honek, etorkizuneko helduak izango diren gaurko haurren heziketan eragin zuzena du.
Ezin ahaztu asko direla gaur egun haurrek eskolan igarotzen dituzten orduak, baina, are gehiago dira bertatik kanpo pasatzen dituztenak. Haurrentzat, nagusientzat arnasa hartzea besteko garrantzitsua da jolastea eta baita gazteentzat beraien gustuko ekintzak egiteko espazioez gozatzea ere. Aisiaren bidez tentsioak askatzen ditugulako eta ondorioz, pertsona giza hezteko ezinbesteko esparrua dugu.
Horregatik, aisialdia denbora-pasa hutsa baino askoz ere gehiago denez, beharrezkoa da aisiari berebiziko garrantzia ematea.




qrcode

Umeekin jolasten

Esaten da txapeldun bat lortzeko, oso gaztetatik lan egin behar dela eta haurra jaio aurretik ere. Amak bizitza osasuntsua eramatea oso garrantzitsua da.
Umeak, bi urte betetzerakoan gutxi gorabehera, berez, jolasten hasten da. Hau garrantzitsu asko izaten du eta horregatik, familiak parte hartu behar du. Gainera, urte honetan, hitz egiten eta ibiltzen hobetzen da. Eta jolasa honetan eragin dezake.
Horregatik, oso garrantzitsua da gurasoek haien seme-alabekin jolastea. Gainera, mota askotako jolasak aurki ditzakegu; hala nola, puzzleak.
Gaur umeekin puzzleak egitea proposatzen dizuet. Ez dira erosiak izan behar; ere bai egin ahal dira.
Argazkietan ikusten den moduan.








qrcode

viernes, 18 de noviembre de 2011

Ipuin kontaketa

Gaur, ipuinei buruz hitz egingo dizuet. Ipuinak, oso onuragarriak dira umeentzako; batez ere, irudimea garatzen laguntzen dutelako. Gainera, baloreak trasmititzen dituzte eta hauek umearen buruan grabatzen dira ia-ia konturatu gabe. Horrela, handiak direnean, txikitan barneratutako balore guztiak izango dituzte. Bestalde, gauza berriak irakatsi ahal diegu.
Beste aldetik, denbora hori beraiekin pasatzerakoan, gure arteko erlazioak sendotuko dira. 
Gozatu zuen seme-alabekin eta erakutsi ezazue irakurtzeak daukan garranzia. 


Hona hemen interesgarriak diren ipuin batzuk: 

Guggenheim museoan tailerra

Hurrengo hilabetean, hain zuzen ere, abenduaren 3tik 18rarte, Bilboko Guggenheim museoan, umeentzako tailer batzuk antolatuko dira. Hauen izena, Buscando el equilibrio da. Hauek egiteko adina; batetik, 3-6 urte eta bestetik, 7-12 urte.
Tailer honetan, umeek, Serra artelanak ikusi ondoren, eskultura batzuk egingo dituzte.
Prezio:
  • 5 € 
  • 2,50 € (Museoaren lagunak) 
Inskripzioak egiteko edo informazioa gehiago eskuratzeko, sartu helbide honetan:

http://www.guggenheim-bilbao.es/secciones/actividades/actividad_reserva.php?idioma=es&id_actividad=683&anterior=actividades&page=



Ariketa oso polita izan daiteke umeentzat; gainera, arteari buruzko gauzak ikasiko dituzte.

Anima zaitezte!

qrcode