miércoles, 14 de diciembre de 2011

Agurra

Blog hau amaitutzat emango dut. Uste dut baliogarria izango dela begirale, guraso edota irakasleentzako. 
Badakizue, gozatu, jolastu eta bizi zuen inguruan dauden haurrekin! 


Eskerrik asko nire bloga irakurtzeagatik! 
Agur! 





qrcode

jueves, 8 de diciembre de 2011

Jolasen garrantzia

Aurreko sarrera batean, jolasen garrantziari buruz hitz egin nizuen eta oraingoan horri buruzko bideo bat jarriko dizuet.
Bideoan, psikologa bat hitz egiten du eta hauen garrantziaz hitz egiten du.

Ikusi bideo hau eta ikasi zerbait gehiago!



qrcode

IKT-ak hezkuntzan

Hilabete hauetan zehar, klasean, IKT-i buruz hitz egin dugu. Gainera, hauek hezkuntza garrantzi handia daukatela ikusi dugu. Horregatik, animatzen zaituztet zuen seme-alabekin mundu honetan murgiltzeko. Familian gauzak egiteko baliabide asko eskaintzen dituelako. Jarraian ipinitako bideoan, azaltzen dira eskola 2.0 eta hezkuntza tradizionalaren arteko ezberdintasunak. 
Espero dut baliogarria izatea. 







qrcode

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Aurpegia margotzen!

Umeei asko gustatzen zaien aktibitate bat, aurpegia margotzea da. Haientzat, mozorro modukoa da eta guretzat oso merkea izan daiteke. Bakarrik behar ditugu, aurpegientzako margo batzuk. Mota desberdinetako marrazkiak egin ditzakegu, nahiz eta irudimena ez izan. Gainera, eskoletan ospatzen diren ia jai guztietan, aktibitate hau egiten da eta haurrak oso pozik egoten dira. 
Ondoren, hainbat argazki agertzen dira; hortik, ideiak har ditzakezue. 


Margotu aurpegia eta jolastu zuen seme-alabekin umeak bazineten bezala!







qrcode

martes, 6 de diciembre de 2011

Jolastu eta gozatu!

Jolasa, berezko ekintza dela esan genezake, behartua ez dena eta ongi pasatzeko helburua duena. Batzuetan, jolasteko, material batzuk erabiltzen ditugu, baina beste askotan, gure irudimena bakarrik. Gainera, umeekin edozertara jolas dezakegu; adibidez, tarta bat egitera edo egunerokotasunean burutzen ditugun ekintza asko eta asko.  
Umeekin egiteko jolas on bat hau izango litzateke: gurasoak haien seme-alabekin ikustea zenbat jostailu dauden etxean eta horietatik zenbat erabiltzen dituzten. Gainera, ariketa hau egin ostean, haurrarekin gehien gustatzen zaion jostailuarekin jolastu dezakezue.
Ez galdu horrelako aukerarik. Zuen seme-alabekin berriro, haurrek bezala gozatzeko.



qrcode

lunes, 5 de diciembre de 2011

Haurren elikaduraren garrantzia

Gosaria, egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena da. Gauen zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitk berriro bereganaru behar ditu energiak, egun osoan behar den bezala funtzionatzeko. 
Hala ere, etxe askotan, arazo bihurtzen da. Gurasoek presaka dabiltzate eta ez dute behar den atentzioa prestatzen euren seme-alaben gosariari. Horregatik, gehienak ez dute gosaltzen edo opildegian erositakoa hartzen dute. Hau dela eta, ume askok, elikatze arazoak dituzte.
Nahiz eta gosaria oso garrantzitsua izan, besteak ere garrantzitsuak dira. 
Izan ere, elikadura oso erlazionatuta dago umeen garapenarekin. Ondo elikatuta badaude, ondo garatuta egongo dira. 


Zuen seme-alabekin janaria prestatu! Anima zaitezte eta erakutsiezue nola elikatu behar diren!





qrcode

domingo, 4 de diciembre de 2011

Umeen gabonetako parkea

Aurten, beti bezala, gabonetan ipintzen den umeen parkea ipiniko da; Umeen Gabonetako Parkea hain zuzen ere. Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den.
Beti bezala, joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra arte egongo da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-ren.

Anima zaitezte eta joan zuen seme-alabekin.

Jarraian uzten dizuet aurtengo kartel irabazlea.



qrcode