viernes, 28 de octubre de 2011

Sopuerta abentura

Sopuerta abentura, Sopuertan kokatutako enpresa bat da;hor, abentura jolastoki bat dago. Horregatik, umeekin egiteko aktibitate oso ona da eta gainera nahiko merkea. 
Umeek denbora oso dibertigarria pasatuko dute eta gainera, naturan. 
Erreserbak egiteko: 

Telefonoa: 94 610 40 51 / 663 805 609

Hona hemen argazki batzuk: 








































Umeekin aktibitateak egitea, oso onuragarria da. Gainera, guraso eta umeen erlazioa hobetuz doa. Baina, ezinbestekoa da haien nahi dituzten aktibitateak programatzea; beti ere, gurasoen onarpenarekin. 
Hala ere, badakit oso zaila dela hauek prestatzea eta errazagoa dela etxean geratzea telebista ikusten. 

Baina saia zaitezte eta zuen umeen garapenean parte hartu! 




qrcode

viernes, 21 de octubre de 2011

Euskararen etxea


Euskararen etxea, Bilboko San Ignazio auzoan dago kokatuta. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago, bertan, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakusten dira.
Horregatik, umeekin joateko aukera ona izango lirateke.

Taldeentzako bisita gidatuak egiten dira aurretik deitzen bada.

Hemen uzten dizuet helbidea eta telefono zenbakia:

94 405 23 83


Azkenik, Euskara etxeari buruzko gauza gehiago kontatuko dizuet.
2004ko abenduaren 3tik Euskararen Etxeko ateak zabalik daude euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat.
Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana dezakegu. Alde batetik, azken bi solairuek gunea osotzen dute euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko. Gauzak hala, hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
Beste alde batetik, lehenengo bi solairuek gunea osotzen dute euskararekin zerikusia duten erabilera eta jarduerei aurre egiteko. Lehenengo solairuan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago.
Honen asmoa, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea da.



qrcode